2017-12-14T03:24:05+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Arizmendiarrietak bere izeneko plaza du Arrasaten

2016/04/26

Jose Maria Arizmendiarrieta jaio zela 100 urte bete izanagatik antolatu diren ospakizun ekitaldiak amaitzen dira plazaren inaugurazioarekin.

Atzo, apirilak 25, egin zen Arrasaten Jose Maria Arizmendiarrietan Plazaren inaugurazio ekitaldia. Lehendabizi Abaroa jubilatuen egoitzak hasi zen ekitaldia eta bertan elkartu ziren Arizmendiarrietaren familiartekoak, lagunak eta baita Korporazioko ordezkariak zein Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko hainbat ordezkari.

Arizmendiarrieta plaza

Hitza hartu zuten Miguel Angel Laspiur, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko presidenteak; Javier Retegi, Arizmendiarrieta Kristau Fundazioko sortzailea; Javier Sotil, MONDRAGON Korporazioko lehendakaria; eta Maria Ubarretxena, Arrasateko alkatea.

Arizmendiarrieta plaza

Ekitaldi instituzionalaren ostean, Laubide plaza zenera joan dira plaza ofizialki inauguratzeko. Ubarretxenak, Arizmendiarrietaren ikasle eta lagun izandako Alfonso Gorroñogoitiarekin eta Jose Maria Ormaetxearekin batera ireki zuten plaka.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak