2017-08-21T19:47:57+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Arizmendi Ikastolako zuzendariak hitzaldiak eskainiko ditu Leintz ibarreko hiru herritan asteon

2015/01/19

"Ikastola gaur, zergatik?" izenburupean hitzaldia emango du Arizmendi Ikastolako zuzendari Iñaki Etxezarretak asteon Leintz bailarako hiru herritan. Bihar Eskoriatzako Ibarraundi museoan izango da, asteazkenean Arrasateko Kulturaten eta eguenean Aretxabaletako Basabeazpin.
Arizmendi Ikastolako zuzendariak hitzaldiak eskainiko ditu Leintz ibarreko hiru herritan asteon

Ikastola gaur, zergatik? galderari erantzuten saiatuko da Arizmendi Ikastolako zuzendaria bihartik aurrera Leintz ibarreko hiru herritan eskainiko dituen hitzaldietan. Lehenengoa Eskoriatzako Ibarraundi museoan izango da, bihar bertan, hilak 20. Asteazkenean, Arrasaten egingo du, Kulturaten; bi horietan bina hitzaldi egingo ditu, euskaraz lehenengoa (18:00etan) eta gaztelaniaz ondorengoa (19:15ean). Hirugarrena Aretxabaletako Basabeazpi gunean izango da hitzordu bakarrarekin, 18:00ak (elebidunez).

Ikastola: nor gara eta nora joan nahi dugu?

Hiru ardatz

Hiru ardatzetan oinarrituko du bere jarduna: identitatea, hau da, zer den ikastola; bigarren ardatza ikastolaren xedea izango da, hots, nora joan nahi duen eta azkenik azalduko du nola jarduten den ikastola, "nor garen eta nora joan nahi dugun horiekin koherentziaz jokatzeko", adierazi digu Etxezarretak. Hiru saioetan sarrera librea izango da.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak