2017-12-18T09:46:57+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Arizmendi Ikastolako hiru gazte Ankara Youth Forum egitasmoan izango dira otsailaren 20an

2014/02/18

Azken urteotan Arizmendi Ikastolak Europako Gazte Parlamentuan parte hartu du, eta aurten hirugarrenez egingo du. Lehiaketa honetan hainbat sailkapen frogatatik pasatu behar izaten dira parte-hartzaileak. Horietako lehenengoa Euskal Autonomia Erkidekoa izan ohi da, jarraian Espainiakoa eta azkenik, Europakoa edo nazioartekoa. Lehiaketan gazteek balizko parlamentu bat osatzen dute, eta talde bakoitzaren lana izan ohi da ponentzia bat aurkeztea eta defendatzea. %100 ingelesez. Aurten Ankaran egingo da, Turkian, otsailaren 20an.

Aurreneko bi edizioetan iritsi da Arizmendi Ikastolako talde bat Espainia mailako fasera. Taldeak gehienez seikoak izan ohi dira, eta gutxienez hirukoak. Lehenengo fasera sei aurkez daitezke, baina bigarrenerako hiru taldekide baino ez dira aurkezten. Iazko hautatu zituztenak Leire Carreras, Irati Lopez eta Iker Bengoetxea dira. Aurten, Gaztelupen, batxilergoko bigarren mailan diharduten ikasleak.

Ikasleak Ankarara2

Iazko Espainia mailako fasean hamar lehenengoen artean geratu ziren. Lehenengo lau taldeek baino ez ziren pasatu azken fasera, nazioartekora, baina Arizmendi Ikastolako hiru hauek lehenengo hamarren artean sailkatu zirenez, aukera eman zieten aurtengo otsailean antolatuko den Ankara Gazte Foroan parte hartzeko.

Otsailaren 20tik 24ra Ankaran

Bada, otsailaren 20tik 24ra bitartean, Ankaran (Turkia) izango dira hiru ikasleok, bertan hainbat naziotako gazteekin askotariko ekintzak egingo dituztelarik, hala nola: herrialdeen inguruko aurkezpenak, kontzertuak, Europarekin lotutako gaiekin hausnarketak eta eztabaidak etab. Bestalde, sailkapen hori dela-eta Europako Gazte Parlamentuko kide bihurtzen dira, ondorengo urteetan antolatzen diren forotan parte hartu ahal izango dutelarik.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak