2017-12-18T00:27:12+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Arizmendi Ikastolako abesbatzakoak Alemaniara

2016/06/20

Ekainaren 17tik 22ra bitartean Arizmendi Ikastolako 60 ikasle eta lau irakasle Altensteig hirian (Alemania) izango dira, bertako eskola batekin elkar-trukean.

Gaztelupeko eta Almeneko DBHko abesbatzako ikasleak eta DBH3-4 eta batxilergoko alemaneko ikasleak dira bertan egongo direnak Bigarren Hezkuntzako June Anduaga, Rakel Murgiondo, Argiñe Berastegui eta Edurne Balzategi irakasleekin batera.

Iaz Espainiar estatuan zehar ibili zen Christophorus-Kantorei abesbatza, eta, Euskal Herritik pasatu zirenean, gure bailaran egin zuten hiru egun. Orain buelta dator, eta iaz haiekin batera Arrasateko parrokian abestu zutenek igande honetan bertako eskolan kantatuko dute hango abesbatzarekin.

Oihan beltzaren inguruan dago Altensteig eta, besteak beste, Friburgo, Heidelberg eta Colmar hiriak bisitatuko dituzte.

Rakel Murgiondo ikastolako abesbatzaren zuzendaria izan da ekimena martxan jarri duen irakaslea June Anduaga alemaneko irakaslearekin batera. Hezkuntza ez fomalaren barne abesbatza eskaintzen zaie Almen eta Gaztelupeko ikasleei eta ikasturte honetan LMH 1. mailatik DBH 4. mailara 100 ikasle inguru ari dira kantu zaletasuna lantzen.

Urtero hainbat emanaldi prestatzen dituzte. Ikasturte honetan “Fair Saturday 2015” jaialdian, Arizmendi Ikastolak antolatutako Debagoienako Haur Abesbatzen topaketan eta Tolosako Leidor Antzokian Juantxo Zeberiok eta Laskorain ikastolako abesbatzak antolatutako ekitaldian parte hartu dute. Gabonetan Errenteriako Gabon Kanten txapelketan zilarrezko bi sari lortu zituzten.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak