Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
Arizmendi Ikastolak logotipo berria aurkeztu du
Leintz ibarreko hiru herritan guneak dituen Ikastolak, Arizmendik, logoa biziagoa egin du. Haritzaren hostoa mantentzen da, baita Arizmendiren A ere bertan dago, minuskulaz eta borobilduta oraingoan. Berrikuntzetako bat Ikastolaren I-a integratu izana da, honela Ikastola izaera indartuz. Oro har AZK enpresak diseinatu duen logo berriaren goxotasuna eta modernitatea nabarmendu dituzte.
Logoa eraldatu duen hausnarketa prozesuak Arizmendiren baloreak birpentsatzeko balio izan du eta horretan inplikatuta egon dira guraso eta langile ugari. Honen emaitza da, baita ere, ‘Zeurea, geurea, danona’ leloa. Zeurea askorena delako, Geurea kooperatiba izanagatik eta Danona bailarara eta gizarte osora zabalik dagoelako.
Prentsaurrekoan Arizmendiko zuzendari nagusi Txaro Iraetak, Ikastolako presidente Andoni Mujikak eta Edurne Balzategi komunikazio arduradunak eman dituzte azalpenak.
Ia 3.000 ikasle batzen ditu Arizmendi Ikastolak eta 12 gunetan banatuta dago: bi Eskoriatzan, bat Aretxabaletan eta bederatzi Arrasaten. Orain hasiko dira poliki-poliki irudi berria gune eta zerbitzu guztietan hedatzen.