Arizmendi Ikastolak gabonetako emakumezkoen IX. futbol txapelketa aurkeztu du

Txapelketa Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian jokatuko da, abenduaren 30 eta 31an eta lau maila desberdinetan arituko dira: alebina, infantila, kadetea eta seniorra.
Card image cap
Aurkezpenaren ondoren, taldeko argazkia atera zuten Arizmendiko ikasleekin.
2013/12/05

Arizmendi Ikastolak atzo abenduaren 4an aurkeztu zuen Aretxabaketako Gabonetako Emakumezkoen Futbol Txapelketa,  Arkupe Kultur Etxean. Aurkezpenean izan ziren Realeko zuzendaritza taldeko Juanjo Arrieta eta Aitor Mendibil, Arizmendiko lehendakari Jokin Mujika, Udaleko Kirol zinegotzi Tomas Fernandez, eta Arizmendi Kirol elkarteko kide Urtzi Amiano.

IMG_7608

Orain bederatzi urte antolatzen hasita, zortzi bide jokatu da dagoeneko Gabonetako Emakumezkoen Futbol Txapelketa. Aurtengoa bederatzigarren aldia izango da. Txapelketa hau Debagoiena bailarako ekimen bat da, eta, hortaz, bailarako talde guztiek hartu dute parte: Mondrak, Bergarak, Aloñamendik eta Arizmendik. Hala ere, horiek ez ezik bailaratik kanpo beste talde batzuk ere etorri ohi dira: Lazkao, Lagun Onak, Eibar, Anaitasuna, Urki, ... Txapelketa Ibarra futbol zelaian egiten da, Aretxabaletan.

Aurten, txapelketan lau maila ezberdin arituko dira: alebina, infantila, kadetea eta seniorra. Lehenengo hiru mailetan futbol 8ko txapelketa egingo da, eta senior mailan futbol 11ko goi mailako kuadrangular bat izango da. Senior mailan Euskal Herriko talde onenak etorriko dira: Reala, Athletic eta Osasuna. Horiekin batera Debagoienako selekzioa arituko da. Selekzioa Bergara, Aloñamendi, Mondra eta Arizmendi senior taldeetako neskek osatzen dute.

Abenduaren 30 eta 31ean jokatuko dira partiduak.

IMG_7610

Helburuak

Arizmendik nesken futbol txapelketa honetan hainbat helburu bete nahi ditu, besteak beste hauek: neskei ere aukera ematea ligatik kanpo futbolarekin gozatzeko; Debagoieneko jokalariei Euskal Herriko goi mailako nesken futbolari onenekin jokatzeko aukera eskaintzea; eta oro har nesken futbolari bultzada ematea.

Irakaskuntza