Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
Arizmendi Ikastolak gabonetako emakumezkoen IX. futbol txapelketa aurkeztu du
Arizmendi Ikastolak atzo abenduaren 4an aurkeztu zuen Aretxabaketako Gabonetako Emakumezkoen Futbol Txapelketa, Arkupe Kultur Etxean. Aurkezpenean izan ziren Realeko zuzendaritza taldeko Juanjo Arrieta eta Aitor Mendibil, Arizmendiko lehendakari Jokin Mujika, Udaleko Kirol zinegotzi Tomas Fernandez, eta Arizmendi Kirol elkarteko kide Urtzi Amiano.
Orain bederatzi urte antolatzen hasita, zortzi bide jokatu da dagoeneko Gabonetako Emakumezkoen Futbol Txapelketa. Aurtengoa bederatzigarren aldia izango da. Txapelketa hau Debagoiena bailarako ekimen bat da, eta, hortaz, bailarako talde guztiek hartu dute parte: Mondrak, Bergarak, Aloñamendik eta Arizmendik. Hala ere, horiek ez ezik bailaratik kanpo beste talde batzuk ere etorri ohi dira: Lazkao, Lagun Onak, Eibar, Anaitasuna, Urki, ... Txapelketa Ibarra futbol zelaian egiten da, Aretxabaletan.
Aurten, txapelketan lau maila ezberdin arituko dira: alebina, infantila, kadetea eta seniorra. Lehenengo hiru mailetan futbol 8ko txapelketa egingo da, eta senior mailan futbol 11ko goi mailako kuadrangular bat izango da. Senior mailan Euskal Herriko talde onenak etorriko dira: Reala, Athletic eta Osasuna. Horiekin batera Debagoienako selekzioa arituko da. Selekzioa Bergara, Aloñamendi, Mondra eta Arizmendi senior taldeetako neskek osatzen dute.
Abenduaren 30 eta 31ean jokatuko dira partiduak.
Helburuak
Arizmendik nesken futbol txapelketa honetan hainbat helburu bete nahi ditu, besteak beste hauek: neskei ere aukera ematea ligatik kanpo futbolarekin gozatzeko; Debagoieneko jokalariei Euskal Herriko goi mailako nesken futbolari onenekin jokatzeko aukera eskaintzea; eta oro har nesken futbolari bultzada ematea.