Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
Arizmendi Ikastolak eskaintza zabala du erdi eta goi mailako zikloetan hasi berri den ikasturtean
Arizmendi Ikastolak irekita du oraindik heziketa zikloetako izenemate epea. Beraz, interesa duen edonork aukera du bertan parte hartzeko.
Zehazki, hauxe da eskaintza, heziketa zikloei dagokionez:
- Erdi mailako heziketa zikloa: Erizaintzaren laguntza osagarriak.
- Goi mailako heziketa zikloak:
Erizaintzaren laguntza osagarriak
Pazienteari laguntza sanitarioa eman eta inguruneko osasun baldintzak jarraituz, modu egokian jokatzen ikasiko du ikasleak. Zikloak 1400 ordu teoriko-praktiko ditu: 1000 ordu teoriko moduluetan eta 400 praktika-ordu lantokietan.
Irteera profesionalei dagokionez, osasun arloan lan-eskaintza hazten ari dela eta, pertsonen zaintzari lotutako lanbideak merkatuko enplegu-tasa altuenetarikoa izaten ari dira une honetan.
Obra eta Planen burutzapena
Titulu honekin obra zibiletako eta eraikuntzako burutzapenetan esku hartuko du ikasleak obra lekuak antolatuz, plangintzaren jarraipena eginez, zuinketak gauzatuz eta segurtasun plana aplikatzen dela ziurtatuz. Aipatutakoaz gain, iraunkortasuna bermatzeko oinarrizko irizpideak ezagutuko dira.
Obra eta Planen burutzapena ikasi ostean, etxegintzan (merkatalguneak, industria, zaharberritzeak...) edo obra zibilean (aireportuak, errepideak, itsaso-obrak, lurrazpikoak...) lan egiteko aukera izango da, hurrengo lanpostuetan: obra arduraduna, obra arduradunaren laguntzailea, segurtasun eta higiene teknikaria, obra antolakuntzako tekniko eta laguntzailea.
Eraikuntza proiektuak
Zikloak 2000 ordu teoriko-praktiko ditu: 1600 ordu teoriko moduluetan eta 400 praktika-ordu lantokietan.
Gainera, lan sektore honek dituen beharrei behar bezala erantzun asmoz, prestakuntza osagarri moduan, erabilgarriak diren programa informatikoak irakasten dira.
Gorputz eta kirol ekintzen animazioa
Gizarteak aisialdiari eta kirolari gero eta garrantzi handiagoa ematen dion garai honetan gainera, gero eta beharrezkoagoak dira ekintza horiek antolatu eta bideratuko dituzten begirale, arduradun zein tekniko profesionalak. Lan mundura bideratutako irakaskuntza jorratzeaz gain, unibertsitate ikasketak egiteko bideak zabalduko dira.
Gaitasunei dagokionez, esparru zabalak lantzen dira titulazio honetan, hala nola, haur, gazte eta helduen aisialdi eta kirol ekintzak, prestakuntza fisikoa, fitnessa... Oro har, kirol monitore eta entrenatzaile lanetan (talde kirolak, tenisa, igeriketa, patinajea, eskalada, aerobik) jarduteko prestakuntza espezifikoa jasotzen da.