Argazkilaritza digitala ULMAko erretiratuen eskura

ULMA Taldeak, bere Fundazioaren bitartez eta 2012 urterako aurreikusitako ekimen eta jardueren barruan, argazkilaritza digitaleko ikastaroa antolatu du erretiratuentzat. Horrela, erretiratuek aukera izango dute argazkilaritza digitalaren gaineko azken joerak ezagutzeko.
Card image cap
2012/07/09

Ikastaroaren helburua da ikasleek argazkilaritzari buruzko oinarrizko ezagutza jasotzea eta argazki kamera digitalaren eta ordenagailuaren artean konexioa egiten ikastea. Ikastaroaren bigarren zatian, ikasleek ikasitakoa praktikan jarri ahal izango dute eta argazkiak aterako dituzte Oñatin. Parte hartzaile guztien artean bozketa egingo da argazki hoberena aukeratzeko, eta irabazleak Oñatiko argazkien liburu bat jasoko du sari gisa.

Uztailaren 19an

Ikastaroa uztailaren 19an egingo da ULMA Taldeko Zerbitzu Zentraletan, Garagaltza auzoko 51an, eta Ilunpetan Argazki Taldeko kideek eskainiko dute, goizeko 9:00etatik 13:00etara bitartean. Parte hartzea mugatua da eta, horrenbestez, ikastaroa egin nahi duten ULMA Taldeko erretiratuek, izena emateko, 943-250-300 telefono zenbakira deitu edo fundacion@ulma.com helbidera idatzi beharko dute.