Aplikazioen diseinua, garapena eta marketina aztergai Bilbon

BILLAPP ekitaldi interaktiboa ekainaren 7an eta 8an egingo da, Bilbao Berrikuntza Faktorian.
Card image cap
2017/05/09

Ve Interactive, Binima eta Mondragon Unibertsitatea elkarlanean BILBAPP, mugikorren esparruko aplikazioen diseinua, garapena eta marketina integratzen dituen ekitaldia antolatu dute. Hitzordua ekainaren 7a eta 8an da, Bilbon, Bilbao Berrikuntza Faktorian.

Jardunaldia app-en sortzaile edo garatzaileei, ekintzaileei, startup-ei edo ikasle eta erakunde orori zuzenduta dago. Mugikorren esparruko profesional desberdinen eskutik soluzio mugikorren sorkuntza eta merkaturatze fase desberdinak ezagutu eta enpresek negozio prozesu desberdinak hobetzeko burutu dituzten praktika onak gertutik bizitzeko aukera egongo da bi egun hauetan.

Ekitaldi interaktiboa izango da eta hizlariarekin app-aren bidez konektatuta egoteko aukera egongo da.

Jardunaldia 3 ataletan sailkatuko da:

1.- IRUDIKATU: Ideia bat daukazu eta orain zer?

  • Luis Berganza – Batura / Aitor Bediaga – MU: Mugikortasun munduaren egungo egoera. Erakundeak eta soluzio mugikorrak. Perfil profesionalen beharra. Mugikortasuna erakunde batean.

    Sergio de la Casa – Unexpendables: Nola pasatzen da ideia zoriontsu batetik negozio bideragarri batetara? Eta garrantzitsuena… Zer egin dezakegu oin batera tiro ez egiteko?  Erabiltzailearen esperientzia (UX) negozioaren driver gisa. Kasu errealen bidez ikusiko dugu nola erabiltzailean oinarrituta ikuspegi batek arriskuak gutxitzen dituen eta aurrekontuetan zuzenean eragiten duen.

2.- SORTU: App baten sorkuntza prozesua.

  • Ibai – Jinn / Carlos Ve Interactive : Sorkuntza prozesua eta Teknologiak; app baten bizitza zikloa (MVP-tik 100k erabiltzaileraino.); app baten anatomia; Nola egituratu app-aren fabrika; Taldeak eta behar rolak; Lan metodologiak; Natiboa edo hibridoa; Etengabeko integrazioa; Frogak.  app baten anatomia; Lan metodologiak; Plataforma desberdinak; Etengabeko integrazioa; App baten bizitza zikloa.

3.- SALDU: Marketing plan baten estrategia.

  • Nekane – Binima: App marketing plan baten prozesuak eta Mobile Marketinera bideratzen den komunikazio agentzia batek eskatzen dituen perfilak. Planifikazioa eta ikerketa; ASO; app indexing; Inbound marketing mobile; Erabiltzaileen/deskargen eskuratzeak; Neurketak.
  • Urtzi – Tell Me Wow: ASO-zek erabiltzaileek/bezeroek app bat aurkitu eta berau deskargatzeko konbentzitzen laguntzen du. Geroz eta lehiakorragoa den merkatu batetan nabarmentzeko eta konbentzitzeko aukera gutxi daude, nola lortuko dugu?

Bestalde, Euskal Herriko sektore industrialean kokatzen diren bi app-ren kasuak ere aurkeztuko dira.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa