Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Andrew Hessel ikertzaileak biologia sintetikoari buruzko hitzaldia emango du Garaian
Biologia sintetikoak aukera anitzak eskaintzen ditu bizitza ulertzeko, eraldatzeko eta diseinatzeko, eskala nanometrikoko maila azpizelularretatik organismo uni edo multizelularretara; aukerok ez dira soilik osasun-zientzietara mugatzen. Izan ere, erabilera industrialak mugagabeak dira modu esponentzialean hazten ari dira.
Pertsona futurista eta teknologia biologikoen katalizatzailea, industriak, akademikoek edota agintariek bizitza zientzietan ematen diren aldaketak modu egokienean uler ditzaten gakoak ematen dituena. Horrela aurkezten du bere buruaAndrew Hessel hizlariak. San Frantziskon Bio/Nano ikerketa-taldeko hots handiko ikertzailea, “the Pink Army Cooperative” deiturikoaren ko-fundatzailea da. Kantzerrari bideratutako kode-irekiko terapia biralak egiten dituen munduko lehen enpresa bioteknologiko kooperatiboa, alegia.
Jardunaldian parte hartzeko, ondorengo esteken bitartez eman dezakezu izena:
- http://goo.gl/forms/RH7TE0u9Ucobuufa2
- mondragon-health@mondragoncorporation.com
Ekainaren 9an, hezkuntzaren eta heziketaren ikuspuntua jorratuko du Iruñeako Pamplonetario-n, “Bizitza nola programatzen den diseinatuz eta ulertuz. Andrew Hessel-ekin etorkizuna irudikatuz” izenburua daraman hitzaldian.
Azken bi egun hauetan, Cristina Vilanova izango du Hessel-ek mintzalagun,biologia sintetikoari buruz ikasle, ikertzaile eta ekintzaile ikuspuntutik hitz eginez. Bioteknologian Lizentziatua Valentziako Universidad Politécnica-n (UPC), Biologia Molekular, Zelular eta Genetikako masterra burutu du Universitat de València-n (UV). Ikertzaile-prestakuntza ibilbidean, ‘Instituto de Biología Molecular y Celular de Plantas Primo Yúfera (UPV-CSIC)’ delakoan biologia molekularreko eta genetikako taldeekin lan egin du, baita ‘Centro Nacional de Biotecnología (UAM-CSIC)’-ko biologia sintetikoko taldean ere. 2009. urtean, iGEM (international Genetically Engineered Machine Competition)-eko lehiaketan parte hartu zuen eta mundu mailako hirugarren saria eta neurri esperimental eta erabilera onenari sariak jaso zituen. Ordutik, UV-UPV partzuergoko iGEM talde-ordezkarien advisor lanetan aritu da. Hainbat artikulu zientifiko idatzi ditu, baita patente eta kongresuetako ahozko-komunikazio ere. Hedapen zientifikoari lotutako hainbat ekintzatan hartu du parte, bereziki La Caixa Fundazioarekin eta Métode aldizkariarekin elkarlanean. Gaur egun, Bioteknologia doktoretza-ikasketak amaitzen ari da eta, UV-ko eta CSIC-ko beste ikertzaile batzuekin batera, Darwin Bioprospecting Excellence enpresa sortu du, neurrira egindako andui bakterianoen isolatzean eta optimizazioan lan egiten duena.