2017-12-12T16:44:04+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Ander Malbadik eta Amaia Buenok egin dituzte MUko ikasketa amaierako euskarazko proiekturik onenak

2014/03/05

Lehiaketa MONDRAGONek eta Mondragon Unibertsitateak sortu zuten orain dela hiru urte, enpresa askotan dagoen gaztelaniazko inertziarekin apurtu eta euskarak lan alorrean presentzia handiagoa izan dezan. 2013ko proiektu onenak, saritutakoak, Oronan eta IDEKOn gauzatu dituzte.

Orain dela lau bat urte MONDRAGONeko Batzorde Iraunkorrak korporazioko enpresatan euskara indartzeko hausnarketa egin zuen, eta beste ekimen batzuez gain, MONDRAGONeko Euskara Batzordeak sariketa hau antolatu zuen, bilakaera oso positiboa izaten ari dena.

Oronan eta IDEOn

Gaur, asteazkena, 2013ko bi proiektu onenak saritu dituzte Goi Eskola Politeknikoan egindako ekitaldian. Bertan izan dira irabazleez gain, MONDRAGON eta MUko arduradunak, tutoreak eta enpresetako ordezkariak. Industria Ingeniaritzako ikasle Ander Malbadik Oronan gauzatu duen ‘Igogailuen gida-sistemaren neurgailua’ proiektuak jaso du lehenengo saria; eta Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza ikasle Amaia Buenok IDEKOn garatutako ‘Proteomika arloan lagin prestaketarako makina-prototipo baten diseinua eta fabrikazioa’ proiektuak, berriz, bigarren saria. Lehena 1.500 eurorekin saritu dute, eta bigarrena 500 eurorekin.

Mondragon Unibertsitateko idazkari orokor Idoia Peñakobak jakinarazitakoaren arabera, 2013an MUko ikasleek 715 proiektu garatu zituzten, horietatik 176 euskaraz. Eta horietatik teknikoki maila altuena dutenen aurre-aukeraketa eginez, 32 eraman dituzte sariketara. Era berean, Peñakobak nabarmendu du euskaraz egiten diren proiektuen kopurua urtetik urtera gorantz doala. Eta hari beretik, MONDRAGONeko Mikel Lezamizek argitu du hirugarren ediziotik aurrera sari bakarra beharrean, bi sari banatzea erabaki dutela.

Tutoreen euskararekiko babesa

Protagonistek gustura jaso dituzte sariak, eta azaldu dute batzuetan lan arloetan ohitura eta inertziekin apurtzeko ahalegin pixka bat egin behar bada ere, unibertsitateko zein enpresetako tutoreen babes osoa izan dutela. Izan ere, bai Anak eta baita Anderrek ere onartu dute bai Oronan eta baita IDEKOn ere egunerokotasunean euskaraz egiten bada ere, lan alor espezifikoan askotan dokumentazioa gaztelaniaz lantzen dela. Are gehiago, Ander Malbadik azpimarratu du euskarazko proiektuak saritzeko premiarik egon beharko ez lukeela.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak