2017-10-23T02:46:59+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

'Amerikanuak' liburuaren 40. urteurrena ospatzeko jardunaldia

2015/11/30

'Amerikanuak' liburuaren 40. urteurrena gogora ekartzeko ekitaldi berezia antolatu du Mondragon Unibertsitateak abenduaren 9an. Jardunaldiak bi helburu bete nahi ditu, batetik, euskal diasporari tokia eman gure artean, eta, bestetik, Amererikanuak lanaren ekarpena goraipatzea.
'Amerikanuak' liburuaren 40. urteurrena ospatzeko jardunaldia

William Douglassek eta Jon Bilbaok 1975ean idatzitako Amerikanuak liburu mugarriaren 40. urteurrenaren harira, jardunaldi berezia antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak abenduaren 9an: "Amerikanuak 40 urte. Vascos: imágenes y representaciones". Topaketan parte hartuko dute William Douglas idazleak berak, unibertsitate desberdinetako ikerlariek eta diasporako ordezkariak. Ekitaldia irekia izango da, eta Aretxabaletako campusean egingo da.

Jardunaldiak bi helburu bete nahi ditu, batetik, euskal diasporari tokia eman gure artean, eta, bestetik, Amererikanuak lanaren ekarpena goraipatzea. Amerikanuak liburuak biltzen ditu euskal diasporaren historia eta istorioak eta erreferentzia da ulertu nahi bada Amerikako kontinentean euskal diasporak izan duen ibilbidea.

William Douglass idazle eta antropologoa AEBtatik etorriko da; elkarrizketa egingo diote bere ibilbidearen eta lanen inguruan. Ekarrizketa egiten Miel A. Elostundo ere izango da, William A. Douglass: Mr. Basque lanaren egilea. Marcelino Irianni Argentinako diasporako ordezkariak ere parte hartuko du, online. Horiez gain, EHUko zenbait ikerlarik parte hartuko dute topaketan, hala nola; Jon Ander Ramos, Amaia Iraizoz eta Edurne Arostegi ikasleak eta Oscar Alvarez eta David Rio irakasleak. Ekitaldia borobilduko da bertso-elkarrizketa saio batekin.

Abenduaren 9koa jardunaldia berezia izango da, izan ere, Mr. Basque bera gurean izateaz gain, 2015 urtean unibertsitate desberdinetan egin diren mintegi eta ekitaldiei bukaera emango die Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ekitaldiak. Topaketa goizez izango, Aretxabaletako campuseko areto nagusian eta zabalik dago interesa duen edonorentzat.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak