2017-12-11T23:36:37+01:00

Tresna pertsonalak

Albisteak

Hazitegi ikerketa taldeak bi liburu argitaratu ditu haurraren ongizateaz

2011/11/01

Udazken honetan Hazitegi taldeak bi liburu kaleratuko ditu, Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta: 'Haurraren ongizatea 1. Oinarri psikopedagogikoak' eta 'Haurraren ongizatea 2. Hezkuntza proposamenak'.
Hazitegi ikerketa taldeak bi liburu argitaratu ditu haurraren ongizateaz

Liburu bien egileak izan dira Alex Barandiaran, Elena Lopez de Arana eta Iñaki Larrea irakasleak. Kolaboratzaileak, berriz, Pello Añorga, Joserra Vitoria eta Alex Muela. Ilustrazioak, azkenik, Yera Sanchezek egin ditu. Denak ere Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko kideak.

Lehenengo liburuari dagokionez, hasten da eremu kontzeptuala azaltzen, taldearen nondik norakoa argituz. Horretarako, Jokabidearen Psikologiari, Etologia eta Atxikimenduaren Teoria elkartzen dituzte.

Espazioaren eraikuntza

Bigarren liburuari dagokionez, orain arte gure herrian egin ez den proposamena plazaratzen da, hain zuzen, proiektu pedagogikoarekin bat datorren espazioaren eraikuntza. Liburuaren egileek, aipatutako oinarri psikopedagogikoak aintzat harturik, hezkuntzan aplikatzeko proposamenak egin dituzte.

Hazitegi

Hazitegi taldea 2001ean sortu zen Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Orduan, haur hezkuntzaren inguruko hausnarketa eginda, 0-3 zikloa garatu gabe zegoela ondorioztatu eta erabaki zen proiektu bat abiaraztea, Hazitegi, bultzatzeko haur hezkuntzaren inguruko hausnarketa. Bere helburuetako bat izan da landutako jakintza zabaltzea, lehenik ikasleen artean eta ostean haur hezkuntzako irakasleen artean, aholkularitza eta formazio bidez.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak