2017-08-18T22:06:44+02:00

Tresna pertsonalak

Albisteak

Eraikuntza ikasketak on-line egiteko aukera Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketan

2011/12/07

Alecop, LKS, Eraikune erakundea eta beste Lanbide Heziketako bi zentrorekin elkarlanean, Eraikuntza ikasketak Internet bidez egiteko aukera eskainiko du Arizmendi Ikastolak.
Eraikuntza ikasketak on-line egiteko aukera Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketan

Arizmendiko ikasleak irteera batean.

Edurne Erauskin, Lanbide Heziketako Arizmendi Ikastolako arduradunak esan digunez, "Espainiako Ministerioaren nahia da erkidego ezberdinetako Lanbide Heziketako zentroek ezagutza elkarbanatzea eta lan munduarekin ere elkarlanean aritzea", eta arlo horretan kokatzen da Arizmendi Ikastolaren eskaintza berria. "Arizmendik betidanik izan du joera enpresekin elkarlanean lan munduko beharrak detektatzeko", adierazi du Erauskinek.

Beraien ikasleak lanerako prestatzen dituztenez derrigorrezkoa ikusten du enpresa eta heziketa zentroaren arteko harremana. Oraingoan, LKS enpresak eta Eraikune klusterrak lagundu die ikaslearen konpetentziak zehazten."Euren errealitatearen ezagutza transmititu digute eta baliagarria izan zaigu materiala prestatzeko garaian", gaineratu du Erauskinek. Lander Jimenez LKSko langilearen esanetan, berriz, lan munduaren egoera azaltzea onuragarria da, langile "prestu eta trebatuak" sortuko baitira.

Egitasmoak lau adar ditu:

  1. Alecopek proiektua teknikoki nola gauzatu behar den zehazten du.
  2. LKS eta Eraikunek lan munduko beharrizanak identifikatzen dituzte.
  3. Bi lanbide heziketa zentroek proiektua orrazten lagunduko dute.
  4. Arizmendi Ikastolak guztia on-line bidezko eduki didaktikoetara egokituko du.

Etorkizunera begiratzen duen proiektua

Heziketan legeak aldatu egin dira. Egun, energia berriztagarriak garrantzia hartu du. Arizmendik betidanik landu du arlo hori: "Urtero egiten dugun lehiaketan iraunkortasuna da hizpide", azaldu digu Erauskinek. Halaber, lege aldaketak materia berriak sortzea dakar. "Prestatu genituen modulu berriak, on-line bidezkoak ere bilakatu genituen", gaineratu du.

On-line izateak "nahi duzun momentuan eta nahi duzun moduan" ikasteko aukera ematen duela gaineratu du Arizmendiko Lanbide Heziketako arduradunak. Proiektua sortu da, batez ere, langabezian edota lanean daudenei aukera berriak eskaintzeko. Etorkizunean Internet bidezko ikaskuntzak indarra hartuko duela gaineratu du Edurne Erauskinek.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak