2017-12-11T05:00:50+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Aktion ekimenaren lehenengo edizioa ospatu da Garaian

2012/11/23

'Guztion parte-hartzetik jaiotzen dira aldaketak, bada garaia'. Lelo horrekin abiatu da gaur Arrasaten, Garaia Berrikuntza Gunearen living labean, Aktion egitasmoa. Lehenengo edizioan ehun bat parte hartzaile izan dira, besteak beste: Lanki, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea, Arizmendi Ikastola, Forokoop, Konfekoop eta MUko lagunak elkartu dira.
Aktion ekimenaren lehenengo edizioa ospatu da Garaian

Aktion egitasmoa Garaian, aretoa beteta.

GaraiON kooperatiba Elkarteko Amaia Gabilondoren hitzaldiak eman dio hasiera Aktion egitasmoaren lehenengo edizioari. Aktion egitasmoa. GaraiON kooperatibakoak aurkezpenean.

Amaia Gabilondo, GaraiONekoa.

Arrasaten egin da, goizeko 9etatik 14:30ak bitartean, eta ehun bat lagun elkartu dira bertan. Batez ere, jende gaztea elkartu da, baina baziren esperientzia handiko kooperatibistak ere ikus-entzuleen artean: ALEko Juan Mari Larralde, Forokoopeko Josemari Larrañaga, Caja Laboraleko Conchi Gallastegi eta Joserramon Elortza, esperientzia handiko kooperatibista. Garaia Berrikuntza Guneko Living labean egin da ekitaldia, eszenaratza originalarekin, era dotore eta  dinamikoan.

Erakundeen artean ere, ordezkaritza zabala zegoen aretoan: Konfekoopeko Lorea Soldevilla; Arizmendi Ikastolako Bazara proiektuko Amaia Antero eta beste hamaika ikasle; Lankiko Iñigo Iñurrategi eta Aitzol Loiola; LEINNeko Snatuko antolatzaile Danel Mazmela, Xabi Igoa, Josu Enekotegi eta Elena Arriola, eta beste hamaika lagun.

Aktion egitasmoa. Aretoa beteta.

Aktibatu zaitez

Goizeko hamaiketan World Coffee bat egin da, gai eta istorio ezberdinak garatzeko aukera izan dute parte-hartzaileek eta ondoren ekintzailetasunaz berba egiteko aukera izan dute. Izan ere, gazte ekintzaileen esperientziak ezagutu ahal izan dituzte. Maidesing-eko Maite Elias eta Asmuak-eko Igor Ezpeleta gerturatu dira euren esperientzia partekatzeko asmoz.

Edurne Pasaban

Egitasmoari amaiera emateko Edurne Pasaban himalayista tolosarrak hitzaldia eskaini du. "Nire ametsak eta erronkak bete ahal izatekoikasi dudan guztiak zentzu handiagoa dauka beste pertsona batzuekin partekatu badezaket", izan da Pasabanen hitzaldiaren izenburua. Aktion ekimenaren antolatzaileak

Antolatzaileak. Zutik, Xabi Igoa eta Josu Enekotegi, Snatukoak. Eserita, Elena Arriola eta Danel Mazmela, Snatukoak, eta Esther Fernández, ALE erakundekoa.

Aktion egitasmoa aurten abiatu da, ALE (Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea) eta Snatu Koop.Elkartearen kolaborazioari eskerrak. Euren arteko interkooperazioak sorrarazi du Aktion, eta etorkizunean irauteko izaerarekin jaio da. Snatu Koop. Elkartea LEINNeko ikasketak burutzen ari diren lau gaztek osatzen dute: Xabi Igoa, Josu Enekotegi, Elena Arriola eta Danel Mazmelak. Eurekin batera, ALEko Joserra Elortza eta Esther Fernández aritu dira antolakuntzan.

MU telebistako kazetari eta kameralaria.

Gaur Garaian izandakoaren berri datorren astean eskainiko du MU telebistak.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak