Abian da Gazte Got Talent lehiaketa

Mondragon Unibertsitateak antolatuta, bigarren batxilergoko eta goi mailako zikloetako bigarren mailako ikasleei dago zuzenduta.
2017/03/08

Gazte Got Talent enpresen mundua gustuko duten gazteentzat ideia lehiaketa kontzeptu berri bat da. Helburua, benetako enpresen erronkei irtenbidea aurkitzeko ideiak sortzea da, hala, zure gaitasuna eta gainontzekoak konbentzitzeko ahalmena frogan jartzeko.

GazteGotTalent

Ekimena Oñatiko Enpresagintza fakultatean ospatuko da martxoaren 17an eta Donostiako Tabakaleran, martxoaren 24an.

Mondragon Unibertsitateak gazteak parte hartzera animatzen ditu, eta horretarako hauek dira jarraitu behar dituzten pausuak:

  • 3 edo lau pertsonako talde bat osatu eta izena eman.
  • Ebatzi nahi duten erronka mota aukeratu. Honetan informazioa webgunean dago: http://gaztegotalent.com/
  • Taldearekin aurkeztu Gazte Got Talent jardunaldian.
  • Saria: Bartzelona edo Madrilen asteburuko egonaldia, kontzerturako sarrerekin.

 

Irakaskuntza unibertsitate zentroa