2017-12-14T05:36:26+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

50.000 euroko izarrak

2016/12/05

Eroskik, ACNURek, Adinekoen Lagunak Fundazioak eta Unicefen Espainiako Batzordeak bat egin dute Izarren kanpainarekin. Horrela, Kontsumitzaileek Eguberri guztietan izango dute modua izar itxurako elkartasun apaingarriak erosteko, euro bakarrean.
50.000 euroko izarrak

EROSKIren Elkartasun Izarren kanpainak 50.000 eurotik gora bildu ditu dagoeneko, azaroaren 10ean martxan jarri zenetik. Kanpaina hau elkarrekin antolatu dute Eroskik, ACNURen EAEko Batzordeak (NBEk iheslarientzat duen agentzia), Adinekoen Lagunak Fundazioak eta Unicefen Espainiako Batzordeak (NBEren Haurrentzako Agentzia). Kontsumitzaileek Eguberri guztietan izango dute modua izar itxurako elkartasun apaingarriak erosteko, euro bakarrean.

"Bezeroek gero eta borondate handiagoa dute, eta elkartasun handia erakusten ari dira. EROSKIkook, berriz, bost zentimo gehiago emango ditugu EROSKI SeleQtia markako produktu bakoitzeko, abenduaren 1etik 31era bitartean, bi egun horiek barne, eta bezeroek izarrak erostean bildu denari batuko zaio", esan du Eroskiren Gizarte Erantzukizuneko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.

Aurten, EROSKIk hiru ongintza kausatara zabaldu du Eguberrietako elkartasun kanpaina. Kooperatibaren Bezero Bazkideek berek erabaki dituzte kausa horiek www.eroski.es webgunean botoa emanda. Botaketan, 10.000 kontsumitzailek baino gehiagok parte hartu dute. Hauek dira prozesu honetan irabazi duten kausak: haurrentzako laguntza UNICEFen Espainiako Batzordearen bitartez bideratua, eta gure adinekoen bizi kalitatearen hobekuntza Adinekoen Lagunak Fundazioaren laguntzaren bitartez. Kausa horietaz gain, ACNURen iheslariak babesteko eta artatzeko kausa dago; iaz ere horren alde joan zen diru funtsa.

2015ean, kooperatibak eta haren bezeroek 142.000 euro bildu zituzten Eguberrietako elkartasun apaingarri horien salmentarekin eta Eroskik egindako dohaintza gehigarriarekin. Diru funts horrekin, oinarrizko jangarriak zituzten 71.000 kutxa banatu zituen ACNURek iheslarien eremuetan.

"Aurtengo elkartasun izarra Gureak marketin taldeak diseinatu eta ekoitzi du, desgaitasuna dutenei lan aukerak sortzen dizkien enpresak. Horregatik, esan dezakegu elkartasun bikoitzekoa dela, bildutako diruaren helmugarengatik eta ekoizteko eragatik", azaldu du Eroskiren Gizarte Erantzukizuneko zuzendariak.

Elkartasun Izarrak kanpaina, sorburuan, EROSKIko langile baten tradiziotik dator: hark ohitura izaten zuen Eguberrietako apaingarrietan urteko bizipenik onenak idazteko. 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak