25 urte iruditan

ATHLON kirol eta osasun arloko kooperatibak 25.urteurreneko bideoa estreinatu berri du. Argazki zahar eta irudi berrien bitartez bideoak 25 urteko ibilbidea jaso du.
2015/10/02

Hilaren 18an eginiko ekitaldian izan zen estreinaldi handia eta, dagoeneko, youtubeko Athlon koop. Elkartearen kanalean ere ikusgai dago bideoa.

25 urteko ibilbidea Isidro Elduaien, Alberto Garai eta Txomin Herizek abiatu zuten, eta gaur egun 50 lagun baino gehiagoko enpresa da Ahtlon. Zorionak!