Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
“Sasoi hau kanpora joateko aprobetxatu behar dugu”
Iñaki Badiola, delante de la planta de producción de Fagor Arrasate, en Arrasate-Mondragón.
Orain arteko esperientziaren berri emaiguzu, Iñaki.
Mekanikako Ingeniaritza Teknikoa bukatu, eta Industria Antolakuntzako Ingeniaritza ikasi nuen, eta azken urteetan lana eta ikasketak partekatzen ibili naiz. Azken bi urteotan MONDRAGONeko zentro korporatiboan ibili naiz lanean, eta bertan egin dut Karrera Amaierako Proiektua ere. Honi bukaera ematen nenbilela, lan bila hasi nintzen inguruko kooperatibetan, eta Fagor Arrasatetik deitu zidaten uztailean. Egoera nola dagoen ikusita, zorte handia izan nuen.
Txinara joateko aukera eman dizute, ezta?
Bai, eskainitako lanpostua Txinako lantokirako zen. Bertan antolakuntza egokitzapen batzuk egin beharra dago, azken finean, Arrasaten garatuta dauden prozesu batzuk bertan inplantatzeko. Lana gehienbat finantzen eta pertsonal arloei lotuta dago, baina arlo desberdinetan sakontzeko aukera ere izango dut. Egia esan, nahiko ilusionatuta nago honekin.
Urria bukaeran abiatu zinen, nola izan ziren prestaketa lanak?
Bi hilabetez Arrasateko lantokian egon nintzen ikasten. Iraila hasieran hasi nintzen departamentu ezberdinak, bertako prozesuak, informazio sistemak eta lan egiteko moduak ezagutzen. Abiatu aurretik plangintza orokorra egin genuen, eta orain hori garatzen joango gara. Azarotik aurrera urtebeteko lana izango dut eta gero ikusiko dugu zer gertatzen den.
Iñaki Badiola, lekeitiarra, Fagor Arrasatek Mondragoen duen lantokiaren kanpoaldean, Udalatx atzean.
Fagor Arrasatek Txinan, Kunshanen, daukan lantokian zaude. Zenbat lagun ari dira une honetan bertan lanean? Zeintzuk izango dira zure kolaboratzaileak?
Azken urteotan asko hazi da bertako lantokia, 2008an ireki zen eta azaro honetan beteko ditu bost urte. Momentu honetan 150 lagun inguru gaude, horietatik 10 expatriatuak. Gehien bat finantza arloko jendearekin eta zuzendari orokorrarekin kolaboratuko dut, baina baita beste batzuekin ere. Izan ere, Arrasateko eta Txinako prozesuen arteko koordinazioa hobetzea da helburua, eta horietako batzuk nahiko transbersalak dira.
Elkarrizketa, bere osotasunean, azaroan argitaratuko dugu, TU lankideren 588. zenbakian.