2017-10-21T23:10:39+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

“gou! by Eroski”, hurbileko turismorako proposamena

2015/07/02

Basquetourrek, Eroskik eta Gureak Taldeak turismoa bultzatzeko proposamen berria merkaturatuko dute. Bertan, biltzen dira 600 esperientzia edo plan baino gehiago, 30€ eta 150€ artekoak. Kooperatibako bezero-bazkideek, gainera, % 33 aurreztu dezakete.
“gou! by Eroski”, hurbileko turismorako proposamena

Proposamenean, kontsumitzaileei prezio merkeagoak eskaintzen zaizkie, baita "gou! by Eroskipostalak" Eroskiren edozein hipermerkatutan, supermerkatutan edo bidaia-agentziatan erosteko erosotasuna ere, ondoren, gustuko duzun jardueragatik trukatzeko telefonoz edo Interneten bidez (egun batzuk lehenago). Katalogoan 600 esperientzia baino gehiago daude: bidaiak globoan, kobazuloetara bisitak, dastatzeko menuak hainbat jatetxetan edo gauak hoteletan eta landetxeetan. Prezioari dagokionez, bost maila egongo dira: 30 eta 150 euro artean.

Horrez gain, “gou! by Eroski”k datozen hilabeteetako kultura agendaz gozatzeko hainbat proposamen eskaintzen ditu; besteak beste, Bilboko BBK Live jaialdia edo Kontxako Bandera Donostian. Bestalde, Euskadiz gain, hona hemen proposatutako kultura agendaren beste aukera batzuk: Llanesko (Asturias) San Roque jaiak, Lizarrako (Nafarroa) Gastronomia Astea eta Arte Garaikideko Nazioarteko Azoka Santanderren.

“Hori da Basquetour–Eusko Jaurlaritzak 2010az geroztik abian jarritako turismo esperientziak merkaturatzeko beste modu bat. Euskadiko turismo enpresek elkarrekin eginiko aisialdirako planak dira, eta horixe da azken urratsa esperientzia turistiko horiek sortzeko, sustatzeko eta merkaturatzeko prozesuaren baitan" adierazi du Basquetour Euskal Turismoaren Agentziako zuzendari Arantza Madariagak eginiko aurkezpenean.

Bestalde, Eroskibidaien zuzendari Mikel Goienetxek honako hau nabarmendu du: “Eroskik bertako produktuekin duen konpromisoa nekazaritza eta elikagaien sektore zabalari ematen zaion babes esanguratsuaz harago doa; izan ere, beste ekimen batzuk ere hartzen ditu ardatz; besteak beste, gure turismoaren erakargarritasuna, gure paisaien aberastasuna edo kulturaren eta gastronomiaren sustapena, betiere gure ekonomia dinamizatzeko balioko duten ekimenak gauzatuz”. Honako hau gaineratu du: “Eroskin berrikuntzaren alde egiten dugu argi eta garbi, baita merkaturatzeko modu berriak irekitzearen alde ere, kontsumitzailearen mesedetan eta gure ekonomia dinamizatzea helburu izanik. Familien erreferentea izan nahi dugu astebururako egiten dituzten planetan.”

Gureak taldeko presidente Iñaki Alkortak, bestalde, gaur goizeko aurkezpenean honako hau adierazi du: “gou! by Eroski  gizartearekiko egitasmo arduratsua da. Alde batetik, ateak irekitzen dizkioGureak taldeari, minusbaliotasuna duten pertsonei lana bilatzeko. Momentuz sei pertsona ari dira lanean modu iraunkorrean web plataforma kudeatzen, bezeroentzako arreta eta erreserbak kudeatzen eta abar. Eta, beste alde batetik, Euskadirekin konprometitutako egitasmoa da; izan ere, ostatuen, gastronomiaren eta aisialdiaren turismo sektorea babesten du. Hori guztia posible izan da Eroskiko banaketa eta salmenta sareak atea ireki digulako.”

Ekimen honetan parte hartzen duten ostalaritza eta turismo sektoreko enpresarientzat euren produktua merkaturatzeko beste modu bat da, kontsumitzaileentzat errazagoa eta eskuragarriagoa. Gainera, zuzenean "gou! by Eroski"ren bidez eginiko erreserben kudeaketa guztiak errazten ditu."Uste dut ekimen hau oso garrantzitsua dela gure enpresarentzat, baita egitasmoan negozioaren motor gisa parte hartzen dugun guztiontzat ere. Hainbat pertsonari (banakoak, bikoteak, familiak edo taldeak) zuzendutako ekintzen bidez bisitariei plan berezienak hurbilarazteko modua da, sakonago ezagutu dezaten euren kultura, paisaiak eta gastronomia" aipatu du The Basqueway enpresa eskaintzaileko Noemí Lekubek.

Lehen turistek dagoeneko gure gertuko altxorrak ezagutzeko modu hau probatu dute, eta azpimarratu dute programa oso malgua dela, izan ere, edozein unetan goza dezakezu, egun gutxi batzuk lehenago gustuko duzun esperientzia aukeratuta. Gainera, Eroskik bere bezero-bazkideak saritzen ditu, "gou! by Eroski postalak" erostean % 33ra arteko deskontuak egiten ditu eta.

600 esperientzia baino gehiago gou! by EROSKIren eskutik.

“gou! by Eroski”n eskainitako esperientzien eta planen katalogoak, hasteko, 600 esperientzia eskaintzen ditu. Egunero eguneratzen dira proposamen berriak jartzeko. Horiek guztiak eskuragarri dituzu goueroski.es webgunean. Landa inguruko 238 bat irteera, erlaxatzeko 196 irteera, abenturarako 191 irteera, 159 esperientzia gastronomiko, 120 irteera erromantiko, ardandegietarako 36 bisita eta umeekin egiteko 107 plan. Datozen hilabeteetan, espero dute eskaintza bikoiztea eta 1.200 esperientzia baino gehiago proposatzea "gou! by Eroski" plataformaren bidez.

Ekimena hainbat turismo erakunderen markak babestu dute: “Euskadi-Basque Country” “Reyno de Navarra” edo “La Rioja Apetece” markek, besteak beste; izan ere, programa hainbat erkidegotan gauzatzen da: 182 esperientzia Euskadin, 108 Kantabrian, 67 Gaztela eta Leonen, 59 Aragoin, 50 Nafarroan, 50 Errioxan eta 40 Asturiasen.

Nahi duzun lekuan, nahi duzunean, etxetik 2 ordura edo gutxiagora.

Ekimenean, inguru hurbilean esperientzia berriak bizitzeko moduak proposatzen dira. Azken urteotan goraka doan kontsumo-joeran oinarrituta dago: bertakoa eta gertuen dagoena, produktuen jatorria, historia eta kultura nahiz inguruan dakarten iraunkortasuna eta ekonomia ardatz hartuta.

Krisiak, nolabait, kontsumo arduratsua egiteko modua eguneratu du. Hala, jatorrietara itzultzea, sozietateen jasangarritasuna eta ingurumenaren kalitatea hartu dute oinarri. Pixkanaka-pixkanaka, kontsumitzeko joera berriak finkatzen ari gara, hau da, krisi ondorengo kontsumoari heldu diogu, jasangarriagoa eta bertakoagoa" azaldu du Mikel Goienetxek


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak