2017-12-18T09:54:34+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

‘Ilusio Ponpak’ jardunaldiak pertsonen kudeaketako motibazioa landu du

2014/01/16

Ehun pertsonek baino gehiagok gozatu dute gaur goiz osoan Lea Artibai Ikastetxean (Markina) ‘Ilusio Ponpak’ deituriko jardunaldian. Hizlari moduan Alex Txikon alpinista ezagun eta abenturazalea ibili da. Honekin batera, Carlos Andreu coach ezagunak motibazioa, pertsonen zein giza baliabideen alorreko kudeaketa eta erronkak aztertu ditu.

‘Ilusio Ponpak’ jardunaldiaren hirugarren edizioak ez dio inori hutsik egin gaur Lea Artibai Ikastetxean. Izena emanda zeuden ehun pertsona baino gehiagok, gehienak kooperatiba eta MONDRAGON alorrekoak, gozatu dute Antonio Fernández-Álvarez Renault Consulting España-ko zuzendari nagusiarekin; Aurkene Gabiola Maier kooperatibako Giza Baliabideen zuzendariarekin; Alex Txikon alpinista eta abenturazalearekin; eta Carlos Andreu garapen pertsonalean eta motibazioan espezializatua den coach ezagunarekin.

Jardunaldiak bere hirugarren edizioan lan alorreko motibazioa landu du. Giza baliabide eta pertsonen kudeaketa, lan talde motibatuak lortzeko erakundeetatik sortutako ekimenak, erronka eta norbere burua gainditzeko gogoa... Hizlari zein entzuleek hainbat kasu ezagutu dituzte eta oso gustura gelditu dira.

Alex Txikon

Alpinista eta abenturazalea den Alex Txikonek, oso komunikatzaile ona eta gertukoak, mendian izan dituen esperientziak kontatu ditu eta “erronka berriei aurre” egitearen inportantziaz ere hitz egin du. Esan duen bezala, “porrota aurre ez egitea litzateke”.

Carlos Andreuk ere motibazio eta desmotibazioaz hitz egin du, “enpresetan zombiak bezala jokatzen duten pertsonak eta lehen minututik bideratuak izan behar direnak”.

Lea Artibai Ikastetxea TB

Ekitaldiak ikastetxeko telebistaren lehen lanetako bat burutzeko balio izan du. Lea Artibai Ikastetxea komunikazio esparruan apustua egiten ari da, bai euskarri digitalean zein paperean. Gaurko ekitaldiko elkarrizketak eta irudiak  grabatzeaz gain, aldizkaria banatu dute.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak