2017-10-22T23:00:54+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

‘Ekiten’ ekintzailetza-programako sariak banatu ditu Mondragon Unibertsitateak

2014/06/17

VIII. edizioan, lehiaketak bi kategoria izan ditu: Enpresa Ideia Berrien Lehiaketa eta Landa Ingurunea Garatzeko Ideia eta Proiektuen Lehiaketa. Horretaz gain, aurten Mondragon Unibertsitateak beste kategoria bat sortu du Latinoamerikan presentzia duen unibertsitateetako proiektuentzat. Guztira Mondragon Unibertsitateko 213 ikaslek eta unibertsitate latinoamerikarretako 46 ikaslek hartu dute parte.

‘Ekiten’ ekintzailetza-programaren VIII. edizioko enpresa-proiektu onenen sariak banatu ditu Mondragon Unibertsitateak. Lehiaketa urtez urte indartuz doa, eta ikasleengan ekintzailetzaren kultura txertatzea du helburu, baita ikasleek euren enpresak sortzea eta negozio berriak abian jartzea ere.  Edizio honetan, Enpresa Ideia Berrien kategoria Gaztenpresak babestu du, eta Landa Ingurunea Garatzeko ideia eta proiektuen kategoria Debagoieneko eta Debabarreneko Landa Garapeneko agentziek. Biak Mondragon Unibertsitateko ikasleei daude zuzenduta. Bi horiez gain, beste kategoria bat ere izan da edizio honetan, Mondragon Educación Internacionalen Mondragon sareko unibertsitateetako ikasleei zuzendua, hau da, unibertsitate latinoamerikarretako unibertsitateetako ikasleei:  UCO-Mondragon eta Unipanamericana. Kategoria bakoitzeko talde-irabazleak 1.000 euro eskuratu ditu, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek, berriz, 500 euro talde bakoitzeko.

Ekiten2

Guztira Mondragon Unibertsitateko 213 ikaslek eta unibertsitate latinoamerikarretako 46 ikaslek hartu dute parte. MUkoek 73 proiektu aurkeztu dituzte eta ikasle latinoamerikarrek 14.

Selfcare warable medical devices izeneko proiektuak, haurdunen erditze goiztiarrak automatikoki antzemateko gailuak, jaso du Enpresa Ideia Berrien kategoriako lehen saria. Kirolgoki ekimenak jaso du Landa Ingurunea Garatzeko Ideien eta Proiektuen kategoriako lehen saria, inolako kirol-instalaziorik ez duten landa-eremuetarako konponbide integrala eskaintzen duen proiektuarekin; horretarako, bezeroaren gustuetara eta beharretara moldatzen diren modulu eramangarri, modulagarri eta pertsonalizagarri batzuk eskaintzen ditu. Bestalde, Querétaro estatuko (Mexikoko) sagar-ekoizleen elkarteentzako outsourcing-aholkularitza eskaintzen duen APSI Consultoría Agrícola proiektuak Mondragon Unibertsitateak MEIren bitartez aurten aurreneko aldiz eman duen saria irabazi du; sari horretan, hain zuzen, Latinoamerikako unibertsitateetako proiektuek hartzen dute parte.

Epaimahaiak proiektu bideragarrienak eta enplegu eta aberastasun gehien sortzeko gaitasuna dutenak aintzat hartu ditu.

Mondragon Sareko Unibertsitateen Kategoria

Mondragon Educación Internacional (MEI) barruan dauden Latinoamerikako bi unibertsitateen –UCO-Mondragon (Mexiko) eta Unipanamericana (Kolonbia)– proiektuentzako kategoria bat sortzea izan da aurtengo berritasuna.

Lehen saria 1.000 eurokoa da, eta proiektu irabazlea APSI Consultoría Agrícola izenekoa da. Saridunak UCO-Mondragoneko (Mexiko-Querétano) Nazioarteko Negozioetako ikasle hauek dira: Viridiana Plaza Martínez, Jennifer Escobar Aguirre, Mª de los Ángeles Jurado Mejía eta Ana Karen Reséndiz Reséndiz. Proiektuaren helburua da Querétano estatuan sagar-ekoizleen elkarteentzako outsourcing-aholkularitza abian jartzea. Horrela, proiektuak Querétanoko mendialdean ongizatea sustatuko luke, sagar-ekoizleei administrazio-, merkatu- eta lege-tresnak eskainiz.

Bigarren saria, 500 eurokoa, arbasoen jakiei buruzko Maloka proiektuarentzat izan da. Eragileak Unipanamericanako (Kolonbia – Bogota) Banka eta Finantzetako ikasle hauek dira: Leydi Carolina Pinilla, Andres Camilo Moreras Torres, Wilmar Andres Bonilla Albarracin, Carlos Asdrobal Mahecha Suarez eta Sindy Johanna Ardila Corredor. Proiektuaren oinarria muturreko jarduerak egiten diren gune gehienetara iristeko egokitutako ibilgailu bat da, arbasoen jakiak eskainiko dituena.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak