2017-08-18T18:09:23+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

2013ko urtekaria eskuragai TUlankideko koop gunean

2014/01/24

Arlo guztietan urte konplikatua izan da 2013, askotariko albisteak izan dira, batzuk onak eta beste batzuk ez hain positiboak. Eta horrek guztiak komunikazioaren arloan eragina izan du. Urtea hitz eta orri gutxitan laburtzea zaila bada ere, aurten ere, TU lankidek urtekaria kooperatibiston esku jarri nahi izan du. Urtean argitaratu diren albiste garrantzitsuenen, mahai inguru mamitsuenen eta elkarrizketa ezberdinen laburpena, beraz, dagoeneko eskuratu dezakezue koop gunean.
2013ko urtekaria eskuragai TUlankideko koop gunean

Zeintzuk izan ziren MONDRAGON Korporazioan iazko protagonistak? eta zeintzuk izan ziren albisterik garrantzitsuenak? Albiste eta ekintza komunikatibo askotarikoak izan ziren, positibo eta negatiboak, harridura eragin zutenak, eta baita eragin handikoak ere. Hori guztia aintzat hartu eta iazko jardun komunikatiboa 18 orritan jaso eta irakurleen esku, kooperatibisten esku, jarri du TU lankidek. Guztira 2013 urtean TU lankidek lau zenbaki argitaratu zituen, eta honako portadako gaiak landu zituen: Interkooperazioa, 2016 jomugan: etorkizunerako praktika on korporatiboak, Erantzukizun Sozial Korporatiboa eta Fagor Etxetresna Elektrikoa hartzekodunen konkurtso ondorengo 'solidaritate garaia' izenekoa.

Urtekaria tulankide.com agerkari digitalean argitaratuta dago, koop gunean, eta nahi duten kooperatibistok bertan izango dute kontsultak egiteko aukera.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak