Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
20 urteko fideltasuna HPBA azoka amerikarrari
Copreciren 20 urteko fideltasuna aintzat hartu dute HPBA azokako antolatzaileek. Hala, Mr. Jack Goldman, HPBAko lehendakariak, oroigarri bat eman zion Copreci ordezkatzen zuen Jokin Antxiari, azken 20 urteetan hutsik egin gabe urteroko hitzordu honetan parte hartu duelako.
TU lankidek Copreciko lankideek Jokin Antxiari eginiko elkarrizketa ekarri nahi izan du.
Zein garrantzi izan du azoka honek Copreciren historian?
Duela 20 urte baino gehiago bisitari gisa parte hartzen hasi ginen arren, aurten beteko dira 20 urte stand propioarekin parte hartzen hasi ginenetik. Garai hartan, azoka hau Coprecirentzat oso garrantzitsua izan zen, izan ere, estufa eta BBQen amerikar merkaturako atea zabaltzea suposatu zuen: mapa hartan gure lekua egin genuen eta merkatuan ezagutarazi gintuen.
Zein izan da sektore honen eboluzioa?
Hasieran, fabrikatzaile guztiak Estatu Batuarrak ziren, beraz, azoka nazionala zela esan daiteke. Gerora, fabrikatzaile askok Txinara migratu zutenez, azokaren tamaina apur bat txikitu zen, egungo dimentsiora heldu arte, non bezero asko berriz ere Ipar Amerikan fabrikatzera bueltatu diren.
Urte guzti hauen ondorioz, bezeroekin dagoen harremana berezia izango da, ezta?
Estatu Batuetan, mota honetako ekitaldietako harremanak bereziak izaten dira: kontratuak edo produktu baten ezaugarri teknikoak negoziatzen egon garen pertsona berbera, bi ordu beranduago mozorrotuta agertu daiteke azokak antolatutako jai batean. Gogoan dut, duela bi urte, Jack Goldman bera Elvisen mozorroarekin jantzita ikusi nuela.
Eta hobetzeko esperientziarik?
Asko. Azoka hauetan jatorri eta kultura askotako pertsonekin egoteko aukera izan dugu. Gainera, euskal diasporarekin ere egin dugu topo, izan ere, azokak, euskal komunitate garrantzitsuak dauden lekuetan ere egin baitira, Renon adibidez. Baditugu euskal-amerikarrak diren bezeroak, Aupa Plancha esaterako, beraien produktuetan euskal sinboloak jartzen dituztenak. Bizipen bereziak dira, errepika ezinak.