2017-08-20T19:27:31+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

2.000 euroko saria emango dio MUk euskarazko ikasturte amaierako proiekturik onenari

2011/05/09

Sari honen xedea unibertsitateko ikasleen artean eta korporazioko enpresetan, hizkuntza honetan egindako ikasturte amaierako proiektuak bultzatzea da. Izan ere, Mondragon Unibertsitateko ikasleen ahozko hizkuntza eta ikasketetakoa euskara den arren, urtean aurkezten diren ikasturte bukaerako 300 proiektuen % 25 bakarrik idazten dira euskaraz, eta gainerako guztiak gazteleraz idazten dira.

Mondragon Unibertsitatetik adierazi dute ikasturte amaierako euskarazko proiektu onenari emango dioten sariarekin urrats bat egin dutela aurrera, Mondragon Korporazioarekin batera, euskararekin duen konpromisoan.

Irabazlea, euskararen egunean

Lehen edizio honetan parte hartu ahalko dute Mondragon Unibertsitateko ikasle izanik Mondragon Korporazioko enpresa eta erakundeetan ikasturte amaierako proiektua egin eta lanak euskaraz aurkeztu dituztenek. Epaimahaiak proiektuaren kalitateaz gain, lanak duen euskara kalitatea neurtuko du, eta proiekturik onenari 2.000 euroko saria emango dio. Lehiaketan parte hartuko duten proiektuak Unibertsitateak urte naturalean dauzkan hiru deialdietako batean aurkezten direnak izango dira, euskaraz idatzi badira eta gutxienez 9 puntuko nota lortu badute.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak