2017-12-12T18:52:15+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

15 urte Goierriko herritarrei zerbitzua eskaintzen

2017/01/18

Mondragon Unibertsitatearen Goierriko Campusak 15 urte bete ditu. Gaur egun 900 ikasle ditu, eta fabrikazio aurreratuen teknologian espezializatu da.
15 urte Goierriko herritarrei zerbitzua eskaintzen

Jose Ignacio Vicente da Campuseko koordinatzailea eta ingeniaritza irakaslea. Hark adierazi duen moduan, "15 urte bete ditugu produktuen diseinuan sekulako aldaketak eragingo dituen industria iraultzan barneratuta". Hori horrela, Goierriko Campusaren helburu nagusia da teknologia berriak txertatzea eta bide horretan aukera ugari eskaintzen dituzte.

"Etorkizuneko lantegietan lan egiteko gai izango diren ikasleak formatu behar ditugu", adierazi du Vicentek. Gaur egun SLM (Selective Laser Melting) teknologia erabiltzen dute eta fabrikazio aurreratuan ari dira lanean.

Formazioa eta ikerketa oinarri, 15 urteko bidean

Goierri Fundazioak eta Mondragon Unibertsitateak hitzartutako akordioari esker, Goierrik sekulako unibertsitate eskaintza du ingenieritza mekanikoan. Horrela, azken bi urteotan Goierrin graduatu diren 50 ikasleetatik, soilik batek jarraitzen du lan bila, eta gainerako guztiak lanean dihardute.

Ikerketa arloa

Gaur egun, Goierriko Campusak ikerketa proiektuak garatzen ditu inguruko Ampo, Irizar, Forge, Indar eta GH enpresentzat. Gainera, beste kolaborazio bide batzuk ireki dituzte bailarako beste 70 enpresarekin.  


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak