Zigor Azpilgain, Goi Eskola Politeknikoko automozio ikerketaren koordinatzaileak positiboki baloratzen du jardunaldia

Aurreko uztailaren 11an egin genuen jardunaldiaren balorazioa ona da orokorrean. Helburua izan zen automozio munduan eta xasisaren fabrikazio arloan zein material eta zein prozesu erabiltzen diren aztertzea eta bide batez etorkizunerako joera zein den aurreikustea. Horretarako, sarrerako bi hizlariek (Thilo Bein eta Drayl Greig) beraien ikuspuntua azaldu zuten, zertan ari diren eta aurrera begira dituzten erronkak aztertuz. Bi hitzaldietan materia konposatuak, metalikoak erabiltzeko joera ikusi zen, kotxearen gamaren arabera.
17/07/2013

Orokorrean, egunean zehar izandako hitzaldietan bi tendentzia nabarmendu ziren, materiala kontuan hartuta: altzairua erabiltzen duten fabrikatzaileek beraiena defendatu zuten; berdin aluminioa erabiltzen dutenek edota karbono-zuntza erabiltzen dutenek. Nolabait, bakoitzak berea saldu zuen!

Jardunaldia entzutera etorri zirenek ideia nagusiak jaso zituzten, bai batenak zein besteenak, eta beharbada guztia osatzeko interesgarriena izan zen arratsaldez izan genituen bertako esperientzien azalpena. Izan ere, Gestamp, Batz, Fagor Ederlan eta CIE Automotive enpresen ordezkariek hemen bertan duten tendentzia eman zuten ezagutzera. Hauek bezeroengandik jasotzen dute beharra, eskaera, premia eta hori guztia kontuan hartuta, laburtu daiteke esanez gaur egun nahiko modu tradizionala mantentzen dela xasisaren fabrikazioan. Ezin daiteke antzeman tendentzia berritzailerik! Tradizionala izateak zer esan nahi du? Altzairu eta aluminioaren erabilpenean mugimenduak ikusten direla baina materia konposatuak oso urruti ikusten direla. Hauen prestazioak oso onak dira baina oso garestiak dira! Material berriekin hasteko beharrezkoa da bezeroen eskaerak garantizatzeko, egingo den inbertsioa amortizatzeko.

Etorkizunera begira, apostuak egin beharra dago baina ez dakit hemengo enpresa prest dagoen horretan aurrea hartzeko! Zalantza hortxe dago: ausartago jokatu beharko genuke? Aurretik joateko pausua eman beharko genuke aurrera? Beraien hitzaldietan ez zen antzeman aurreratzeko tendentziarik, baina kontuan izan behar dugu enpresa hauek gaur egun merkatu eta bezero egonkorrak dituztela. Puntako enpresak izanik, etorkizuneko tendentziak izango direnak kaptatzeko adituak prestat

Jardunaldia bukatzeko unibertsitateko tailerretan egin genuen bisita gidatuak eta demoak. Partehartzaileak gustora egon ziren eta nahiz eta ordutegian atzeratu, bukaera arte egon ziren.