2017-12-16T19:32:45+01:00

Herramientas Personales

MONDRAGON Health, apuesta de presente y futuro MONDRAGON Health, apuesta de presente y futuro

MONDRAGON Health, hitzarmen garrantzitsuenak

17/02/2011

Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo sailarekin sinatu berri du akordio garrantzitsua MONDRAGON Health-ek. Era berean, Kataluniako ospitale garrantzitsu batekin laster sinatuko du akordioa.

Etorkizuneko hitzarmenak Katalunian
Etorkizunera begira, epe laburrean MONDRAGON Health-ek hitzarmen garrantzitsuak sinatzeko asmoa du. Horren haritik, dagoeneko lanean dihardute Kataluniako ospital garrantzitsu batekin. “Oraindik definitiboa ez den arren, laster sinatuko dugu hitzarmen garrantzitsu bat Kataluniako ospital handi eta garrantzitsu batekin.

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena
Otsailaren 22an Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo sailak eta MONDRAGON Korporazioak, heziketa, ikerketa, teknologia eta aplikazio esparruetara mugatuko den kolaborazio hitzarmena sinatu zuten. Akordioari esker, osasun sektore publikoa eta industria sektore pribatua uztartuko dituzte. Honekin, hiritarrei eskaintzen zaien arretaren kalitatea hobetzea eta era berean, enpresa-garapen eta eraberritzeari bultzada bat ematea lortu nahi da. Akordioaren xede nagusia da hiritarren osasun kalitateari mesede egingo dioten proiektuak garatzea eta osasun esparruko zerbitzu eta produktuak burutuz, lanpostu berriak sortzea.

 

Edición impresa
Síguenos en twitter
LagunAro

Sugerencias

sugerencias