2017-10-21T03:25:04+02:00

Herramientas Personales

Colaboraciones

Utz ditzagun pakean gure gen paleolitikoak

12/12/2012

Gure diseinu ebolutiboaren eta gaur egun bizi dugun bizi-baldintzen arteko bateraezintasuna.

Zergatik bizimodu aktibo batek atzeratu edo prebenitu ditzake osasun mailako desorekak?
“Bada biologian lege unibertsala, zeinek esaten duen edozein animaliak  energia gastatu beharra duela kontsumituko dituen elikagaiak eskuratzeko ” .


¿Zergatik sedentarismoak  jotzen gaitu osasunarentzat maltzurrak diren mekanismoekin?
“Gaur egun, herrialde industrializatuetan bizi den gizakia animalia bakarra da energia apurrik ere xahutu gabe,  gura  adina elikagai eskura dezakeena”.
Bada medikuntzan korronte bat  (Darwiniarra) esaten duena gaur egun hainbeste agertzen zaizkigun gaixotasunek badutela iturri jakin bat: gure diseinu ebolutiboaren eta gaur egun bizi dugun bizi - baldintzen arteko bateraezintasuna.
Jakiak ez  zaizkigu zerutik erortzen eta gizakiak, eboluzioaren poderioz, asimilatu du energia gastu jakin bat elikagaiak eskuratzearekin. Gure genetan programa hori txertatua omen dugu; nolabaiteko ariketa fisikoaren beharra ei dugu, fisiologikoki gure gorputza orekan bizi ahal izan dadin.
Inaktibotasunerako joerak, aitzitik, genetikaren adierazpen okerra islatzen du eta honek eragina du gure gorputzean desorekak sortzerakoan. Horregatik, medikuntza korronte honek dio ariketa fisikoa egiten dugunean, ari garela gure arbasoengandik jaso dugun  genetikaren patroia berreproduzitzen.
Azken finean, bizitza eraldatu da eta honekin batera, ohiturak, jarrerak eta  jokamoldeak… baita gure gorputzak duen programa genetikoa ere.
Izan ere, lortzen badugu gure arbasoen bizi baldintzetara egokitzea (gaur egungo ñabardurekin), armonizatuko omen dugu gure genetika eta fisiologia; beste modu batean esanda: Utz ditzagun pakean gure gen paleolitikoak!


El Mono Obeso (José Enrique Campillo) liburutik egokitua

 

Edición impresa
Síguenos en twitter
LagunAro

Promociones para socios

fagor-promo

Sugerencias

sugerencias