2017-08-19T15:12:04+02:00

Herramientas Personales

Colaboraciones

BIKAINen 15 ziurtagiri MONDRAGON Korporazioan

23/05/2013

Enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala da Bikain, Eusko Jaurlaritzak luzaturikoa. Ziurtagiria ebaluazio baten ostean etor daitekeen emaitza da. Ebaluazio horretan EMEn (Erreferentzia Marko Estandarrean) jasotako itemak zein hizkuntzatan dauden eta nola kudeatzen diren egiaztatzen da, besteak beste. (EMEk lau ardatz ditu: erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa, kanpo harremanak, barne harremanak eta hizkuntza kudeaketa).

Bikain ziurtagiria 2008. urtean abiatu zen, Euskalitekin elkarlanean. Harrezkero 119 ziurtagiri banatu izan dira, eta horietako 15 MONDRAGON Korporazioko kideak dira: Bikain Beltza: Onapres (2010); Bikain Zilarra: Danobat (2008), Eroski (2008), Fagor Etxetresnak Egosketa (2008), Maier (2008), Orkli (2008), Batz (2009), Copreci (2011), Fagor Etxetresnak Zerbitzu Zentralak (2012), Fagor Elektronika (2012), IK4-Ikerlan (2012); Bikain Urrea: Eika (2009), Enpresagintza (2009), HUHEZI (2009), Fagor Etxetresnak Hotza (2012).

Aurtengo edizioari dagokionez, Bikainen webgunean argitaratutakoaren arabera, maiatzaren 3an argitaratuko da Bikain arautzen duen deialdia. Hortaz, 2013an ebaluazioa eskatu nahi duten erakundeek maiatzaren 4tik ekainaren 4 arte izango dute ebaluazioa eskatu ahal izateko epealdia.

MONDRAGON Korporazioak bere 2013-2016ko Plan Estrategikoan jasotako helburu estrategikoetariko bat da euskararen ziurtagiriak ezartzearen aldeko dinamika lantzea. Zentzu horretan lagungarria izan daitekeelakoan, iazko Bikain deialdian parte hartu zuten honako kooperatibetako ordezkarienagana jo du TU Lankidek: Javier Linasoro, Fagor Elektronikako lehendakaria; Juan Manuel Pagaldai IK4-Ikerlaneko antolamendu eta baliabideen zuzendari eta euskara arduraduna; Lide Agirrezabal Fagor Zerbitzu Zentraletako prebentzio saileko buru eta euskara koordinatzailea, eta Juan Miguel Mendieta, Fagor Etxetresnak Hotza Negozioko marketin-zuzendari eta euskara koordinatzailea.

 

BIKAIN ziurtagiria lortu duzue. Zein da zure sentsazioa? Zertarako balio izan dizue?

EuskaraLAN-FEleketronika

Fagor Elektronika

Guri iruditu zitzaigun Bikain ziurtagiria lortzera joanez gero, Fagor Electrónica instituzionalki gehiago inplikatuko litzatekeela Euskara planean, eta konpromisoa handituko zela. Azken finean, guztiok barneratu behar dugu euskara plana guztiona dela eta guztiok jarri behar dugula gure aletxoa. Lan handia eman digu, baina erronka honetatik pozik atera gara eta zalantzarik gabe baliagarria izan zaigu, oro har, departamentu guztien egoera hobetzeko.

Funtzionatzeko dinamika berri batean murgiltzea zen helburua. Guztiontzat exijentzia maila handiagoa suposatu izan du. Gainera, ona izaten da kanpotik norbait etorri zuk egiten duzuna aztertu eta hobetzekoak proposatu.

EuskaraLan-IKERLAN

IK4-Ikerlan

Ona, oso pozik gaude. Ziurtagiri honekin azken urteetako lanaren errekonozimendua lortu dugu, eta hori beti da poztekoa. Prozesu honetan parte hartuz enpresaren diagnostiko globala egiteko aukera izan dugu: prozedurak errepasatu, hizkuntza politika aztertu, adierazleak atera… Lan hori eginda, identifikatutako hobetzekoekin, lehentasunak zehazteko ere balio izan digu.

EuskaraLAN-Fagor zerbitzu zentralak

Fagor Zerbitzu Zentralak

Poztasuna, lanak ondo egin izanaren eta bide onetik goazenaren aitorpena. Hainbeste urte Euskara planetan lanean jardun ondoren, eta “barruan” murgilduta egonda, kanpoko batek bide onetik gabiltzala esateak konfiantza ematen du.

Orokorrean baliagarria izan zaigu bide onetik goazela baieztatzeko eta norantz jo behar dugun jakiteko. Eta ebaluaketa egunetan, euskara planari kasu gehiegi egiten ez diotenak ere, Euskara Planak bizirik daudela erakusteko eta lanean dihardugula ikusteko.

Fagor Etxetresna Elektrikoak -Hotza

Sentsazioa oso positiboa da. Esan gura du urte dezenteko lana baliagarria dela. Aldi berean errekonozimendu bat ere bada egin den lanari.

Balio izan du indarrak berpizteko eta aurrera jarraitzeko gabiltzan bidean, ona dela ikusi dugu-eta.

 

Lan asko egin zenuten ziurtagiria lortzeko? Ados puntuazioarekin?

Fagor Elektronika

Lan handia egin dugu, bai. Lehenik eta behin bilerak egin genituen lantegi osoan prozesuaren berri emateko. Ondoren, gure egoera zehatz-mehatz zein zen jakiteko barne auditoria bat egin genuen EMUNen laguntzarekin eta ondoren bertan atera ziren desbideratze garrantzitsuenak zuzentzen saiatu ginen. Ondoren, egiazko ebaluazio etorri zen eta Bikaineko Zilarrezko Ziurtagiria lortu genuen. Hori zen gure helburua eta gainera lortu genuen puntuazioarekin goiko aldean gelditu ginenez, pozik gaude.

IK4-Ikerlan

Zeregin handiena adierazleak ateratzeko eta datuak biltzeko aurrelana izan dugu. Era berean, lankideekin kontrastatzeko eta iritziak elkartrukatzeko bileratxo asko egin dugu, eta hori beti da aberasgarria. Edonola ere, ziurtagiriak erakusten duen esfortzua ez da azken hilabeteetan pilatutakoa, urteak baitira euskara plana martxan jarri genuela.

Puntuazioarekin konforme gaude. Zilarrezko ziurtagiria lortu dugu eta bere kategorian oso puntuazio altua, beraz, hori guretzat oso pozgarria da. Aldi berean, bidea erakusten digu urrezko BIKAINak adierazten duen maila lortzeko.

Fagor Zerbitzu Zentralak

Aurretik Egosketaren negozioak lortu zuenez BIKAIN ziurtagiria, ez gara zerotik hasi eta lan astunena memoria prestatzea izan da, beste guztia “errotuta” zegoen. Eta noski, EMUNeko teknikariaren laguntza ezinbestekoa izan da.

Puntuazioa hasieratik onartu dugu beraz, anekdota bezala utziko dugu. Baina arantza txiki bat geratu zaigu, orduko hartan arlo berberean  eta Egosketa Negozioan puntuazio altuagoa jaso genuen eta oraingoan berriz baxuagoa. Badirudi orain atzera egin dugula eta guk behintzat ez dugu horrela ikusten. Baina gure helburu nagusia puntuak lortzea ez zenez, onartu egin dugu.

Fagor Etxetresna Elektrikoak –Hotza

Txostena betetzetik aparte, ezer berezirik ez. Ebaluatzaileak etorri zirenean konturatu ginen oso alineatuta geundela. 30 pertsona baino gehiago elkarrizketatu zuten eta erantzunak ildo berean joan ziren denbora guztian. Preparatuta egonda ere ez zen hain ondo irtengo.

Nik uste guretzat ere sorpresa izan zela zein finkatuta zegoen gaur arte eginda daukagun bidea.

Puntuazioarekin oso konforme gaude. Hasieran ez genuen espero urrezkoa lortzea; presente genuen industria arloan oso enpresa gutxik dutela urrezko ziurtagiria. Baina  ebaluazioa pasa eta gero, eta ebaluatzaileen komentarioak entzunda, esperantza txiki bat bageneukan.

 

Zein da zuen hurrengo erronka?

Fagor Elektronika

Aurten 2013-2016ko plan estrategikoa onartuko dugu Batzar Nagusian eta ziklo horren azken urtean Bikaineko Urrezko Ziurtagiria lortzera joango garela esaten dugu. Beraz, hori da gure erronka. Lau urte ditugu aurretik. Dagoeneko aurtengo gestio planean hasi gara ebaluatzaileek proposatutako hobekuntzak sartzen eta 2016an Urrezko Ziurtagiria lortzeko prest egongo garela iruditzen zaigu.

IK4-Ikerlan

Zeregin handiena adierazleak ateratzeko eta datuak biltzeko aurrelana izan dugu. Era berean, lankideekin kontrastatzeko eta iritziak elkartrukatzeko bileratxo asko egin dugu, eta hori beti da aberasgarria. Edonola ere, ziurtagiriak erakusten duen esfortzua ez da azken hilabeteetan pilatutakoa, urteak baitira euskara plana martxan jarri genuela.

Puntuazioarekin konforme gaude. Zilarrezko ziurtagiria lortu dugu eta bere kategorian oso puntuazio altua, beraz, hori guretzat oso pozgarria da. Aldi berean, bidea erakusten digu urrezko BIKAINak adierazten duen maila lortzeko.

Fagor Zerbitzu Zentralak

Egoera ekonomikoa ikusita, baliabideak geroz eta urriagoak dira, estrukturan aldaketa handiak egiten ari gara eta horrek ezagutzan eragin handia du, eta langileen animoak ere bere onenean ez daudenez, mantentzea izango litzateke, indar gehienak erabilerara zuzenduko ditugu.

Fagor Etxetresna Elektrikoak –Hotza

Hobetzen jarraitzea. Ebaluatzaileen txostenak erakutsi digu bidea eta nondik hobetu. Beraz, gaur arte, pausoz pauso aurrera egin daramagun bidean.

 

Edición impresa
Síguenos en twitter
LagunAro

Promociones para socios

fagor-promo

Sugerencias

sugerencias