"Sin romper la marca, dedicar más tiempo a correr sube el ego, pero cada persona debe saber atender los mensajes que nos transmite el cuerpo"

"Sin romper la marca, dedicar más tiempo a correr sube el ego, pero cada persona debe saber atender los mensajes que nos transmite el cuerpo"

Kepa Larrea / ATHLON
Kepa Larrea es trabajador del servicio de deporte de ATHLON. Como especialista en preparación física, muchos deportistas se entrenan siguiendo sus directrices y muchos de ellos toman parte en la Behobia-San Sebastián. Teniendo en cuenta las inclemencias meteorológicas, hemos conversado con él sobre los aspectos a tener en cuenta antes y durante una prueba de estas características.
15/01/2016

Esta entrevista se ha publicado en euskera en la revista impresa de TU Lankide:

Zure ikuspegitik aurtengo Behobia-Donostia proban gertatutakoa normala da? Eguraldi aldaketak hainbeste eragin dezake norberaren prestakuntzan?

Bai, nire ustez parametro batzuen barruan gertatutako zerbait da. Bi arrazoi daude hau ulertzeko: batetik, partaidetza kopurua sekulakoa dela, milaka pertsonetaz ari gara; eta, bestetik, beroa, askok ez zuten parte hartu bero handia zegoelako iragarrita. Horrelako proba luzeetan beroak sekulako eragina izaten du eta gorputzari astindu handia ematen dio: deshidratazioa eragiten du, bero kolpeak eragin ditzake... Hala, gorputzak ematen dizkizun mezuak ez badituzu egoki interpretatzen eta hori ikusita zure helburuak ez baldin badituzu alde batera uzten, arazo larriak izan ditzakezu. Guztira 450 asistentzia izan ziren, iaz baino 100 gehiago, baina ikusitakoa ikusita ez zait gehiegi iruditzen, gehiago izan zitezkeen.   

Antolakuntzak megafoniatik behin eta berriro ohartarazi zituen parte-hartzaileak, eguraldi beroak baldintzatuta, ez zela marka hausteko egun aproposa.
Halaxe da, bai. Baina zenbatek bete zuten megafoniatik antolakuntzak esaten ziena? Hor dago gakoa. Nik neuk parte hartu nuen, koinatarekin, eta hark erabaki zuen uztea gehiegi sufrituko zuenaren ustea zuelako. Horrelako kasuetan zuhurtziaz jokatu behar da.


kepa larrea

Hornikuntza puntuetan ura falta izan zela ere publiko egin da...
Antolakuntzak ohartarazi zuen bero handia egingo zuela baina aurreikusitakoa baino lau-bost gradu gehiago egin zituen. Egia da ura falta izan zela hornidura puntu batean, baina gainerakoan antolatzaileek sekulako lana egin zuten beste behin ere.

ATHLONen entrenamendu saioak bideratzen dituzue eta kirolari askoren lana monitorizatzen duzue. Nola ibili dira Behobia-Donostiako aurtengo edizioan horietatik parte hartu dutenak?
Guk entrenatzen ditugun kirolarien artean denetarik egon zen. Batzuek erabaki egokiak hartu zituzten eta ez ziren saiatu aurretik zuten marka hausten, argi eta garbi ikusi zutelako ez zela beraien gorputzentzat horretarako egun aproposa. Eta, esaterako, ordu eta 20 minututik jaitsi nahi zuen beste batek ordu eta 25 minututan amaitu zuen. Marka hautsi beharrean, denbora gehiago emateak, norberaren egoan eragiten du, baina norberak onartu beharra dauka ez zela izan, inola ere, horretarako egunik aproposena. Gu autobusean 70 lagun joan ginen eta horietatik gehienek ondo amaitu zuten; aurpegi gorriekin bai, baina giltzarri diren amaitu eta ondorengo 40-50 minutuetan eman zioten buelta gorputzari. Edan, jan, masajea hartu... eta gorputzak berehala erantzuten daki.

MONDRAGONetik ere parte-hartze handia izan da...
Bai, hala da. Parte-hartze handia izan da: Coprecikoak, Laboral Kutxakoak... batzuk gurekin entrenatzen dutenak eta beste batzuk gertukoak, ATHLONeko kirol zerbitzua erabiltzen dutenak.

Nola prestatzen dituzu kirolariak halako proba baterako?
Kirol azterketa medikoa prebentiboa da eta osasunari begira zuzenduta dago; hortaz, azterketa medikoa egitea oso gomendagarria da. Arrisku faktoreak asko dira eta kirol azterketa medikoak balio du arrisku faktore horiek antzemateko; izan ere, informazio baliotsua ematen digu, ezinbestekoa dena. Azterketa medikua egin ondoren, prestaketa hasten da. Kirol praktikan ibilia den pertsona batek hiru hilabetean prestatu dezake Behobia, 20 kilometro luzekoa, baina kirolean oinarririk ez duenak hilabete gehiago behar ditu. Batzuetan gure bezeroei gomendatzen diegu beste era bateko probak egiteko, motzagoak, 10 kilometrotakoak...

Orain mendiko ultra-trailak jarri dira modan.
Halaxe da, orain ultra erresistentzia edo ultra fondoko lasterketak daude modan eta antzerako zerbait gertatzen ari da. Kirol oinarria dutenek halako probak egin ditzakete, baina progresioan joan behar dira: lehenengo lasterketa motzagoekin,30km, maratoiak, mendi martxak eta gero 60-70 kilometrotakoekin jarraitzeko, gero gehiagora joateko... Entrenamenduetan gauza asko frogatu behar dira: elikadura, materiala, gauean aritu, …

Zein motatako lan saioak egin behar ditu horrelako proba bat egin nahi duenak?
Gai horren gaineko aditu asko dago eta teoria anitz. 50 kilometrotatik gora hartzen dituzten lasterketetan, gehienez 30 kilometrotako distantzia egin behar duzu, test antzeko bat. Eta 100 kilometrotako mendi lasterketa egin nahi baduzu, 70 kilometrotako test bat egin beharko zenuke. Garrantzitsua da mendian orduak ematea oinez eta korrika. Zertarako egin behar den hori? Hanketan kilometroak batu egin behar direlako. Bestalde, entrenamendu gurutzatuak ere egin behar dira, eta beste modalitate batzuk erabili entrenatzeko: artikulazioak, gainkargak... Bizikleta oso garrantzitsua da eta entrenamendu gurutzatua bezala gomendagarria. Eta orain, negu sasoian, iraupeneko eta zeharkaldiko eskia egitea ere oso aproposa da.

ATHLONen esfortzu probak ere egiten dituzue. Gomendagarriak dira?
Bai. ATHLONen froga ezberdinak egiten ditugu. Azterketa medikua egiten da, oinarrizkoa esfortzu frogarekin. Laktatuekin (odol tantak aztertuz) ere egiten dugu eta horrek balore zehatzagoak ematen ditu, baina azterketa horiek egiten dizkiegu errendimendura begira dauden kirolariei.

Praktika onak sustatzeko, dekalogo bat egin dezakezu?
Bai. 2016an Behobia-Donostia egiteko asmoa duenari lan saioa proposatuko nioke: prestakuntza gutxienez 2-3 hilabete lehenago hastea eta astean 2-3 lan saio egitea. Oso garrantzitsua da bakoitzak bere mailaren araberako entrenamenduak egitea, eta gure buruari jarritako helburua errealista izatea. Bestalde, hasiberriek lesioak saihesteko lehen entrenamenduak lasai egin behar dituzte, eta tarteka oinez ere joan daitezke. Hasieran 45 minutu eta ordubete arteko entrenamenduak egin daitezke, astetik astera minutuak gehituz; eta lasterketa baino hiru aste lehenago 75 eta 90 minutu artekoak. Behobia-Donostiaren kasuan aldapak ere badirenez, komeni da azken hilabete edo hilabete eta erdian lasterkaldian aldapak ere sartzea. Era berean, garai horretan, 16-18 kilometrotako test bat egitea komenigarria da.

Entrenamenduaren beste aldea atsedena da, banaezina dena. Hortaz, gorputza nekatzeaz gain deskantsatzea ere ezinbestekoa da. Horren harira, korrika egitea inpaktuzko kirola den heinean lasterketen ostean igeri egitea edo bizikleta estatikoan aritzea oso gomendagarria da. Eta funtsezkoa da kirola egin ostean beti luzaketak egitea.

Lasterketa egunari begira, berriz, honako aholkuak: bezperan oheratu baino bi ordu lehenago afari osatua egin eta modu egokian hidratatu. Egunean bertan lasterketa baino hiru ordu lehenago gosari on bat egin: ura, platanoa, ogi xigortua eta aukeran tea, esnea edo yogurta zerealekin. Gosari mota hau aurretik entrenamendu luzeko egun batean probatu daiteke.